Galarreta frontoia

Galarreta

Galarreta Jai Alai Frontoiak “erremontearen katedral” edota “euskal kirolaren tenpluetako bat” bezalako aipamenak jaso ditu hainbat adituren eskutik. Euskal pilotan aritzeko frontoi luzea da normalean erremonte jokoz aritzen direlarik bertan, nahiz eta bere ezaugarriek zesta punta eta pala luzeko partidak jokatzeko aukera ere eskaintzen duen. Hernani (Gipuzkoa) du kokaleku, eta 1970eko ekainaren 13an zabaldu zituen ateak.

Galarreta

2010 urtean hainbat berrikuntza egin ondoren, gaur egun 1200 eserlekuz osatutako edukiera du. 350 ibilgailurentzat aparkalekua ere badu, eta Donostiako Erdigunearekin zuzenean konektatutako bi autobus linea igarotzen diren bertatik.

Galarreta