Galarreta frontoia

Galarreta

Gaur egun, euskal pilotaren modalitate ikusgarri hau Huarteko Euskal Jai Berri Pilotalekuan eta Hernaniko Galarreta Jai Alai-n jokatzen da, 30 jokalariz gaindi biltzen dituen pilotarien eskutik.

Erremontearen historiaren 100 urtez gorako ibilbide honek hainbat pilotari bikain izan ditu, garai bakoitzean erreferentziazko izenak utziaz, Jesus Abrego eta Koteto Ezkurra, kasu. Azken honek, bere joko ikusgarriarekin, ikusleak txunditzeaz gain pilota jokoan jaun eta jabe izaten jarraitzen duela argi utzi du.