Materiala

Material
Material
Material

Erremontearen ehun urtetik gorako historian zehar, zestak hainbat aldaketa jasan ditu, horien artean aldaketa nabarmenetakoa zesta osatzeko materiala bera dugu.

Erremonte jokoan bi zesta mota ezberdin aurki ditzakegu, aurrelarientzat lehena, eta atzelarientzat bestea: Atzelarien zestak arku handiagoa du, distantzia luzeetan pilotaren erremontea egitea errazten baitu; aurrelariarenak aldiz, gogorragoa izateaz gain kurba gutxiago du, zehaztasun eta indar gehiagorekin ematen baitzaio pilotari.

Egituraren fabrikazioa:

Materialak:

Beira-zuntzez eginiko filamentu edo harizpia erabiltzen da (garai batean gaztain egurra) epoxy erretxinez bustia.

Aurrelarientzat eta atzelarientzat bereziki sortutako molde banaren gainean egin ohi da zestaren hezurdura hau.

Takoaren jartzea eta hezurdurari jarritako burdin-haria

Zestaren lehen egitura horretan, lizar egurrez eginiko tako bat jartzen da, eta atzetik, egurrezko saihetsak jartzea ahalbidetuko duen bost alanbreak jarri ohi dira.

Egurrezko egitura eraikitzea

Zestaren egiturari 13 saihets jarri ohi zaizkio (7 saihets zuzen eta 6 kurbatuak).

Gaztaina egurrez eginiko saihetsak izan ohi dira eta gogortasun eta hezetasun neurri egokia beharrezko dute zestako burdin-hari eta kurbetara egokitu ahal izateko.

Egurra tratatzeko erabilitako erremintak laban arrunt bat eta burdinazko eskuila izan ohi dira.

Zestaren ehuntzea

Zesta ehuntzeko polipropilenozko zinta erabili ohi da, 4.75mm-ko zabalera eta 0.45mm-ko liderarekin (garai batean “junko” “ihi”zkoak ziren). Zesta bakoitza ehuntzeko, gutxi gorabehera, 110 metro behar izan ohi dira.

Lan jardun honetarako erabilitako erreminta nagusiak tenkatzeko ezten edo puntzoia eta kurbatutako gubia berezi bat dira. Zesta ehuntzen joan ahala, aldez aurretik egitura egiteko jarritako burdin-hariak kentzen dira.

Eskularruaren jartzea

Aldez aurretik josi eta egindako eskularrua zestari josi ohi zaio amaieran.

Eskularrua pilotari bakoitzaren neurri eta gustura egiten da.

Material
Material
Material

Galarreta Frontoira eginiko bisita gidatuetan zesta eta pilota sortzeko urrats guztiak ikusi eta ezagutu ahal izango dira, kalitate goreneko materialekin metodo tradizionala jarraituz.