Materiala

Galarreta

Galarreta Frontoian erabiltzen diren pilota guztiak artisauek eginak dira, eta 127 eta 132 gramo arteko pisua dute.

Material
Material
Material
Material

Boloa

Pilotaren erdigune edo nukleoa da. Mekanizatzen den pieza bakarra da, eta silikona edo zuntza bezalako material sintetiko eta hauskaitzez egina dago.

Haria eta pinu erretxina

Bolo edo pilotaren erdigunea hariz estaltzen da eta ondoren, pinu erretxinez blaitu edo busti, guztia ondo bildu eta egonkortu dadin. Haria eta erretxinaren ondoren, pilotak, 118 gramo inguruko pisua behar luke izan.

Larrua

Pilota bakoitzari 3 gramoko 4na larru josten zaizkio eskuz, pilotaren pisua 130 gramo ingurura iritsiaz.

Erabileraren ondorioz, pilotaren larruzko azalak higatu eta hausten joan ohi dira, larru higatuak kendu eta berriak jartzeko aukerarekin.