Erremontea

 

Ikuskizuna eta nortasuna

Erremontea euskal pilotan zestarekin jokatzen den modalitate dinamiko eta ikusgarrienetakoa dugu. Bertan, jokoaren teknika eta pilotariaren zestaren bitartez pilotak hartutako abiadura izugarria dira ezaugarri nagusiak. Euskal pilota Euskadiko/bertako/hemengo kirol herrikoienetakoa dugu, antzinako garaietatik bertan jokatzearen ondorioz, euskal kulturan sendo sustraitutako kirola izatera iritsi delarik.

Hainbat datu interesagarri:


  • Partidak 40 edo 30 puntura izan ohi dira. Bina jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen da partida, urdin eta gorri kolorez bereiziak.
  • Pilotak 210km/h abiadura har dezake.
  • Erremonte jokoaren ikuskizuna Frontoi batean jokatu ohi da, 56m-ko luzerako kantxarekin, 10m altueran, eta beste 10m zabaleran.
  • Kirol honetarako sortzen diren pilota eta erreminta guztiak bertako artisau paregabeek eginak dira.