Bisita gidatuak

Zerbitzuak

Izan zaitez pilotari egun batez!

Kantxara jaistera gonbidatu eta gure pilotarietako batekin pilotaren abiadura eta zesta eskuan izatearen bizipena gertutik ezagutzeko aukera izango duzu. Pilota jokoaren xehetasunak azalduko zaizkizu, eta gure artisauek zestak eta pilotak egiteko prozedura ikusiko duzu.

Bisita gidatuaren lehen atalean, pilotalekuaren eta honen historiaren kontakizuna egiten da, erremontearen araudia eta jokatzeko era ezagutuz. Ondoren, kantxara jaitsi eta zesta jarri eta beronekin jolastearen sentsazioak ezagutuko ditu bisitariak.


Pilota jokoan nola aritzen den, pilotari nola eman behar zaion ezagutuko da pilotari profesional baten eskutik, pilotaren abiaduraren erakustaldia eginez. Horrez gain, zesta eta pilotak egiteko método artisaua aurkezteaz gain, apustuak egiteko sistema zein izan ohi den ere azalduko da.

Galarreta

Bisitaldiaren ezaugarriak

Telefonoa: 943 551 023Bisitaldia erreserbatu

Arratseko 14:45etik 16:30tara gutxi gorabehera (bisitaldiaren ondoren, 16:00etatik 20:00etara jokatu ohi diren partidetan geratzeko aukera dago).

Bisitaldiak ostegun eta larunbatetarako antolatuko dira. Uztail amaieratik irail erdialdera (Uda garaian) asteartetan ere egin ahal izango dira bisitak.

Bisitaldiaren xehetasunak

Erremontearen historiaren eta Galarreta pilotalekuaren aurkezpen laburra.

Kantxara sarrera, zesta eta pilotak ikusi, ezagutu, hartu eta erabiltzeko. Jokoa azaldu eta pilota jotzeko moduaren eta hartzen duen abiaduraren erakustaldia pilotari profesional baten eskutik.

Zesta eta pilotak modu artisauan egitearen azalpen eta erakustaldia. Garai batean eta gaur egun egiteko moduen arteko alderaketa (materialak, moduak, itxurak…).

Apustu sistemaren funtzionamenduaren azalpena apustularien eskutik, eta apustu txiki bat egingo da (2€ pertsonako)* mostradorean bigarren partidurako (urdinaren edo gorriaren alde).

*Apustua bisitari bakoitzak sarreran jarri duenarekin egingo da, ez da diru extrarik jarri beharko.

Galarreta